Genara (1.902 - 1.992) y Clara (1.910 – 1.998)   

Geroago, Genarak Clararen eskutitz bat jaso zuen. Bertan azaltzen zuen Bermeoko baserrian ez zela ondo aurkitzen eta berarekin bizi nahi zuela.
Era honetan, Clara Bitxoriren etxean instalatu zen. Momentu horretan, garai hartan Hiribilduko alkatearen eta Clararen tutorea bilakatu zenaren laguntza izan zuten. Ahizpek Gaminizen (Plentzia) zegoen moja ikastetxean ikasi zuten.

Clara eta Genara izekorekin bizi ziren, ahizparik nagusiena Juanito Batxirekin ezkondu arte. Hori horrela izanda, Clara bikote gaztearekin bizitzera joan zen Genarak eta Juanitok Plentzian zuten etxe berrira. Urte batzuk geroago, Clara Virgilio Fernándezekin, zierbenatarrarekin, ezkondu zen eta Hiribildu horretako beste etxe batera lekualdatzea erabaki zuten. Genarak eta Juanitok bi seme izan zituzten. Nagusiena 15 urte zituela hil zen; Clarak eta Virgiliok, ordea, 4 seme.

Juanito eta Virgilio arrantzaleak ziren. Egunero, ilunabarrean, sareak bota eta goizean goiz, portura bueltatzen zirenean, jasotzen zituzten. Bertan Genarak eta Clarak itxaroten zuten, arrainak hartu eta Plentzian saltzeko prest. Ohiko bezeroen etxeetan eta Plentziako plazan merkantzia saltzen zuten. Gabantxo Bilbao Ahizpek salgai bikaina zuten.

Beraien senarrek, ekaitzengatik edo beste arazo batzuengatik, itsasora arrantza egitera joan ezin ziren egunetan, Clarak eta Genarak, Bilboko plazan arraina erosten zuten, ondoren ohiko moduan eta itsasbazterrekoak ez ziren herrietan, Urdulizen esate baterako, berriz ere saltzeko. Bidaia trenez egiten zuten, goizeko lehenengoa hartuz.

Clararen kasuan nabarmendu beharra dago, gerra osteko lehenengo urteetan Virgilio Larrinagako kartzelan preso zegoela; Guardia Zibilak bere jarduera susmatzen zuen eta egia esan gerratik ihes egin nahi zuten pertsonak itsasontzian ezkutatzen zituen eta, gauean Frantziara eramaten zituen.

Egoera honen aurrean, Clara, egunero, arraina saldu ostean, bazkaria egin, semeak Bitxori izekorekin utzi eta kartzelara joaten zen senarrari bisita egitera eta jateko zer edo zer eramatera. Horrez gain, bere semeen errazionamenduaren gabetzea sufritu zuen, izan ere funtzionarioren batek berarentzat hartzen baitzuen.

Genara eta Clara hirurogeiak bete arte arrain-salmentan lan egin zuten. Erretiratu ostean bizitza lasaiagoa batez gozatzen hasi ziren, horrela Plentziako portuan ikusi ahal ziren, amaierara arte arrantzalez jantzita.

Haien izeko Bitxoriren irudia ere nabarmendu beharra dago, izan ere, alargun eta bi alaba txiki izanda, bere etxean hartu, hezi eta bere ofizio propioa irakatsi zien. Genara eta Clara zuhurrak eta zentzuzkoak ziren. Beste hainbat emakume bezala, behar eta eskasia garaian familiak aurrera atera ahal izateko, egunero, etxe barruan eta kanpoan lan egiten zutenak.