1.909 - 2.008

Mª Encarnacion Azpiazu Arzuaga Galdakaon jaio zen 1909ko apirilaren 15ean. 20 urte zituela, 1929an, Plentziara joan zen eta maistra bezala jarduten hasi zen. Hasiera batean, Saratxaga, Izuskiza eta Goierri (Barrika) auzoetan klaseak ematen zituen. Aurrerago, Ontziolan aurkitzen zen Hiribilduko eskualde-eskolan lan egiten hasi zen.

Mª Encarnacion Pablo Acharekin ezkondu zen eta seme-alabak izan zituzten: Ana Mari, Mari Cheli eta Pablo. Bere senarrak Las Arenaseko Bilbao Bankuan Zuzendari bezala lan egiten zuen. Ordea, Mª Encarnacion andereño bezala jarduteaz gain, seme-alaben zaintzaz eta etxeko lanez arduratzen zen. Mª Encarnacion oso harro sentitu izan da beti Ana Marik, Mari Chelik eta Pablok unibertsitate ikasketak burutu izanagatik.

Mª Encarnacionek eta Pablok hezibide oneko eta Plentzian oso errespetatua zen bikotea osatzen zuten. Bere senarrak bankuan zuen karguari esker, egoera ekonomiko erosoa zuen familia zela esan daiteke. Hala ere, Mª Encarnacionek maistra bezala lan egiten jarraitu zuen, izan ere, harentzat, heziketa enplegu bat baino askoz gehiago zen. Andereño bokazioarekin jaio zen eta heziketari buruz zeukan iritzia oso ezaguna zen Hiribilduan: Pertsona guztiek heziketarako sarbidea izan behar zuten.

Horregatik, egunak klaseak ematen zien neska eta mutilei bere burua entregatuz igarotzen zituen. Barrikan lan egiten zuenean, goizean goiz andereño bezala jarduten zen auzoetaranzko bideari ekiten zion eta arratsaldean Plentziara bueltatzen zen.

Gogoratzen da, batzuetan, Hiribildura bere senarrarekin batera bueltatzen zela, zeinak, lanaldia goiz bukatzen zuenez, arratsaldeak perretxikoak bilatzera joateko aprobetxatzen zituena, bere hobby handienetariko bat. Horrela, arratsaldea erortzerakoan, elkarrekin Plentziara bueltatzen ziren.

Mª Encarnacion emakume gizartekoia eta bihozbera zen. Horrez gain, oso pinpirina zen eta dotore egotea atsegin zuen. Horregatik, bere lanera zihoazen lokatzez betetako bideetatik ibiltzeko, oinetako erosoak erabiltzen zituen. Hala ere, Plentziara heldu baino lehen, poltsa batetik bere janzkerarekin bat zetozen zapata formalagoak ateratzen zituen.

Mª Encarnacionek gauzatutako lana Plentziako Hiribilduak eta inguruko udalek aintzat hartu eta balioetsi dute. Hori dela eta, Plentziako auzokideek udalari proposatu zioten Mª Encarnacionek Alfonso X Jakintsuaren Gurutze eta Zinta Urdina jaso zezan Hezkuntza Ministerioari eskaera bat egin zitekeela. Azkenean bere lana aintzatesten duen Gurutze eta Zinta lortu zuen.