Premiazkoa da historia igaro den bezala berriz ere kontatzea. Emakumeei merezi duten dimentsioa emanez, historia liburuetan ukatzen zaien isiltasunetik haiek ateraz, eta izan duten protagonismo erreala emanez, patuaren pertsonai femeninoak edo erregin, santu edo kontramodelo ereduak garbituz gainontzeko emakumeek egin behar ez duguna ikas dezagun.

"La otra historia. Mujeres hablando de mujeres" . Ed. Tertulia feminista Les Comadres. Gijón

Aurten Plentziako Udalak biografia nabarmengarria duten emakumeak azaleratzeko helburua izan du. Hots, agerian jarri nahi da emakumeek, kolektiboki zein modu anonimoan, historikoki elementu dinamizatzaileak izan direla eta, askotan, abangoardistak. Erabakigarriak eta kritikoak diren momentuetan parte-hartze kuota izan dute eta, horrez gain, ezkutuko aurrerapen handiak bultzatu dituzte, “iraultza isila” izenarekin ezagutzen denaren protagonistak izanda. 

Ezkutuko historiaren prozesuari berriz ere ekiteko eta historian egoteko meritu objetiboak egin dituzten emakumeak haien tokian jartzeko, faktore historikoak ezagutzea eta hausnartzea beharrezkoa da. Zehazki emakumeen jarduera baldintzatu (Historia liburuentzako nabarmengarria ez dena) eta emakumeen izenak, nahiz eta gailengarriak izan, sar ez daitezen justifikatzen duten sistema ideologikoen ezarpena bultzatzen dutenak.

2014ko urtarriletik irailera arte egindako lanak kolektiboki hausnartzea, emakumeek tradizionalki burutu duten papera ikusgarri egitea eta bultzatu dituzten aldaketak eta iraultzak agerian jartzea eta baloratzea baimendu du.

Ikerketa hau Plentziako Udala eta Emakumearen Euskal Erakundeari-Emakunderi esker errealitate bilakatu da.

Ikerlan hau posible izatea egin duten pertsonen parte-hartzea eskertzen dugu. Eskerrak eman nahi diegu historia duten Hiribilduko emakumeen izenak eman dizkiguten emakume eta gizonei edo emakume horiekin edo hauen familiarekin kontaktuan jartzea ahalbidetu duten aztarnak, helbideak edo telefono zenbakiak eman dizkigutenei.
Horrez gain, ikerketetan eta lan bileretan gai honi buruzko ezagutzak eta oroitzapenak eskaini dituztenei lerro hauetan gure esker onak adierazi nahi dizkiegu. Bereziki, ikerketa honetan agertzen diren emakumeen familiarrei, patxadaz eta lasai artatu baitigute.

Horrez gain, aipatu beharra dago ikerketa hau ez litzatekeela posible izango Bittoren Laraudogoitiaren ekarpenik gabe, Plentziako jaietako historiaren zati bat eskaini baitigu eta Maite Bilbao Torrek kontaktuak eta datuak emateko eskaini digun denborarik gabe.

HELBURUAK:

• Udalerriko datu historikoak modu parte hartzaile batean biltzea, arlo eta garai desberdinetako erreferentziazko emakumeen biografiak idazteko.

• Genero ikuspegidun eta partaidetzan oinarritutako hurrengo azterketa kualitatiboa egitea: azken 150 urteetan Udalerri honetako emakumeek bete izan dituzten eta betetzen dituzten botere gune, rol eta protagonismoaren azterketa.

• Azterketan jasotako dokumentuekin (idazkiak, grafikoak, audioak...) eta ikergaiari lotutako interes orokorreko datuekin artxibategi multimedia bat sortzea eta zabaltzea Plentziako herritarren artean.

• Taldean hausnartzea, eta emakumeek tradizionalki bete duten papera ikustaraztea eta balioan jartzea; baita haiek bultzatutako aldaketa eta iraultza mota guztiak ere.

Ikerketa txosten hau Plentzian, azken 150 urteetako garai desberdinetan, bizi izan diren emakumeen errealitatearen inguruko azterketa kualitatiboa da.

Herriari buruzko informazioa eskaintzen dituen zenbait datu kuantitatibo bildu arren, azterketa, batik bat, kualitatiboa da; izan ere, Udalerriko emakumeei buruzko oso datu gutxi aurkitu dira. Horrek txosten honen sarreran baieztatutakoa egiaztatzen du: emakumeak historiako ahaztu nagusiak izan dira.

Azterketak emakumeek -aipatutako denbora tarte horretan- betetako protagonismo, rol eta botere espazioak erakusten ditu. Errealitatea aditzera eman nahi du, eta argi ikusi da, errealitate horretan lanaren sexu bidezko banaketa tradizionalak (gizonak soldatapeko produkzio lanetan, eta emakumeak ordaindu gabeko ugalketa eta zaintza lanetan) sortutako estereotipoak indarrean izan direla.

Bestalde, ikerlan honen garapen prozesuak ezbairik gabe lortu du emakume horien historia eta bizipenak Plentziako herritarren buruetan presente izatea uneoro. Egitasmo hau lantzen ibili garen hileetan zehar, eta partaidetzan oinarritutako metodologiari esker, ikerlana Udalerriko karriketara atera da eta auzokideen elkarrizketa gaia ere bihurtu da. Hala, Plentziako emakumeek azken 150 urteetan zehar betetako papera ikustarazteaz gain, Udalerriaren garapenean egindako ekarpen garrantzitsua azpimarratu nahi izan da; orain arte aitortu eta zenbatu gabeko ekarpena, alegia.

Emakume horietatik gehienak urtetan zehar ikusezin egin dituzte, eta haien bizipen, lan, meritu, balentri eta arrakastak erabat ezkutuan geratu izan dira. Beraz, azterketa honetatik abiatuta, errekonozimendua egin zaio kasu gehienetan garai zail eta gogorrak bizi izan zituzten emakume horien ibilbideari.

Horiek horrela, Plentzian azken urte horietako emakumeen eboluzioari buruzko hausnarketarako aukera ireki da. Gaur egun bizi dugun egoera ikusi dugu gure amen, amonen edota birramonen egoeraren aurrean. Era berean, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren inguruko eztabaida piztu da, eta baita historian zehar emakumeek pairatu duten diskriminazio ugariren ingurukoa ere.

Amaitzeko aipatzea azterketa honen gauzatze prozesuan zehar, dokumentazio bilketa ere egin dela lan-gairako interesgarriak izan zitezkeen datu eta informazioarekin; idatziz zein ikus-entzunezko formatuan.