JASTUNDEGI TAILERRA ETA ESKOLA / JANGAI DENDA / ZAPATA DENDA
Modesta (1893 – 1976), Rufina (1895 – 1974), Agustina (1897 – 1982), Felisa (1898 – 1966) y Carmen (1904 – 1993)
Modesta, Rufina, Agustina, Felisa eta Carmen Fullaondo Portume baserrian, Armintza eta Bakio artean, jaio eta hezi ziren. Hala ere, urteetan zehar, ahizpek Plentziara joatea erabaki zuten, non berraurkitu ziren.
Modesta 18 urte zituenean Plentziara heldu zen eta bertan Andrés Fernandez ezagutu zuen, zeinarekin ezkondu zen. Urte bete eta erdiko ezkontzaren ostean, Andrés zendu zen eta hilabete pare bat geroago bere semea jaio zen. Modesta erditzeko Portume baserrira bueltatu zen eta bere egonaldia bi urtez luzatu zuen. Denboraldi hori eta gero, Modesta Plentziara bueltatu eta Abrisketa familia zerbitzatzen lan egin zuen.
Urte batzuk geroago, Modestak janari- eta zapata-denda bat irekitzea erabaki zuen eta, horretarako, Isidro Ageoren etxearen behe solairua alokatu zuen. Modestak Goienkale kaleko etxe batean bizi zen Isidro Ageo beste etxe batera joan arte. Hori horrela izanda, Modestak aukera aprobetxatu eta etxe osoa alokatu zuen, horrela negozioak ezarri zituen eraikin berdinean bizi ahal izango zen. Aurrerago, etxe horretan ahizpa guztiak bizi egingo ziren.
Hiribildura bizitzera joan ziren hurrengo ahizpak Rufina eta Agustina izan ziren. Hauek, Modesta bezala, Plentziako bizitza zerbitzatzen hasi zuten, Bilbao Munarriz familiaren etxean. Denbora bat geroago, bi ahizpek lana utzi zuten: Agustina Serafín Ruiz itsasgizonarekin ezkondu zelako, eta Rufina Bilbora bizitzen joatea erabaki zuelako, joskintzan espezializatu zen akademia batera joan zen, izan ere gizonentzako jantziak ziren gehien interesatzen zitzaiona.
30 urte zituela, Agustina alargundu zen Serafinek nabigatzen zuen itsasontzia, El Ibero, Cardiff-en (Ingalaterra) desagertu baitzen. Gertaera hunkigarri honen ondoren, Agustinak Modesta laguntzen hasi zen janari eta zapata dendan.
Felisa Hiribildura heldu zen laugarren ahizpa izan zen eta, Rufinaren pausuak jarraituz, Bilboko akademian joskintza ikasi zuen andre arropan eta zurian (arropa zuria) espezializatuz. Azkenik, Carmen Plentziara heldu zen, ahizpetatik txikiena, tindatzaile bihurtu zena, hau da, garbitzen, lisatzen eta tindatzen ikasi zuen.
Rufinak, Felisak eta Carmenek ikasketak bukatzerakoan, Modestaran etxean instalatu ziren, non akademia bat ireki zuten. Bertan, beraien espezialitateei buruzko klaseak ematen zituzten. Horrez gain, garbitzen, lisatzen, tindatzen, enkarguak onartzen eta emakume eta gizonentzako jantziak josten zituzten tailer bat ere ireki zuten. Bitartean, Modesta eta Agustina janari- eta zapata-dendaz arduratzen ziren.
Behin, Fullaondo ahizpek txerriaren hilketa egitea erabaki zuten, txikitatik Portume baserrian ikasitakoa aplikatuz. Beraien lukainkek eta odolosteek lortu zuten arrakastaren ondorioz, handik aurrera abendu guztietan hilketak egiten zituzten, negozioak alde batera utzi barik.
Garai hartan, Fullaondo ahizpen etxea Hiribilduko elkargune garrantzitsuan bilakatu zen bizitza ugariko tokia baitzen, jendez beterikoa, non edozein ordutan Plentziako auzokoak artatzen ziren kafea hartzeko, erosketaren bat egiteko edo joskintza enkargu bat egiteko.
1950. urtean gutxi gora behera, ahizpen ama gaixotu zen eta Portume baserritik, non bizitzen jarraitzen zuen, Plentziara, beraien etxera, lekualdatzea erabaki zuten. Carmen, ahizpa txikia amaren zaintzaz arduratu zen. Azken urte horietan, Rufina eta Agustina etorkizunean pentsatzen hasi ziren eta akademia eta tailerra ixtea eta Madalena aldapan mertxeria eta ehun-denda bat irekitzea komenigarria zela uste zuten.
Fullaondo ahizpak beraien negozioen buruan egon ziren erretiratzeko adina izan zuten arte eta horiek hurrengo belaunaldien eskuetan utzi zituzten. Hala ere, nahiz eta jubilatuak izan ez zuten inoiz laguntzeari utzi eta establezimenduen martxaz arduratzen ziren.
Bostak emakume ekintzaile eta adoretsuak ziren, profesio bat ikasteaz gain beraientzat lan egin ahal izateko negozio propioak ireki zutenak.