Akademiaren Historiak generoa izan du beti. Gizonek idatzi dute, ikuspegi maskulino batetik, beste gizonen inguruan hitz egiteko. “Gizonen” historia honetan emakumearen presentzia ilunantzean egon da beti, gizonaren atzean, eremu pribatuan bazterturik (gordeta edo ezkutatua ez zegoenean).
Horrela, gizateriaren Historia, soilik gizateria erdiarena izan da. Garapenaren protagonismoa gizonari bakarrik eman zaio, bai zentzu antropologikoan bai bere adiera sexistenean ere. Idatzi den orrialde bakoitzean sortzaile eta bultzatzaile bezala gizonaren nonahikotasuna aurkitzen dugu.
Bitartean, emakumeek, mende horietan presente eta protagonistak izan direnak, ikusiak eta entzunak izateko eta merezi duten balioa izateko borrokatu behar izan dute. Presente egon diren beste historia batzuk bultzatzeko gai ere izan dira. Belaunaldiz belaunaldi entzun, ikasi eta transmititu diren enkuadernazio eta multikopiatzailerik gabeko historiak.
Ikerketa honetan agertzen diren emakumeen historiak eta izenak bilatzerakoan, bizitza hauek kontatzeko beharra ikusten ez duten hainbat pertsonekin topo egin dugu eta emakume guztiek egin behar zutena baino gehiago egiten ez zuten emakumeak ziren. Haien balentriak eta bizi-ibilbidea kontatu ostean izen bereziarekin agertu nahi ez diren emakumeak dira.
Aukeratutako biografiak irakurrita ikusi dezakegu emakume hauek, bereziki, “etxekoak aurrera ateratzeko” lan egin eta lan egiten dutela.
Hala ere, hori ez da lana bezala kontsideratua izan “egin behar zutena” baitzen.
Baloratua izan den, gizonen lanaren osagarria izatearen gogoeta eta naturala izatearen kontsiderazio hori, etxeetan eta herrietan gauzatutako etxeko lanen balioa ezkutatu dute. Lan hori emakumeei esleitutako eta argi definitutako paperaren betekizunaren ondorioz egiten dute.
Gaur egun, genero ikerketen ikuspegi berriari esker, nahiz eta etxeko lanak ezkutatuak izan, historian zehar izan duten eztabaidaezinezko balio ekonomiko eta soziala ezagutzen dugu.
Generoari buruz hitz egiterakoan zeren inguruan ari garen argitzea garrantzitsua da, izan ere, ezagutzaren hainbat eremutan barneratu den kontzeptu berri samarra da.
Duela urte batzuk, historialari feministak eta antropologia bezalako beste adar batzuetako adituak, genero kategoria barneratu dute sexuen arteko harremanen gizarte antolaketari buruz hitz egiteko. Askatasuna, eskubidea eta gizarte klasea bezalako hitzak emakume eta gizonentzat gauza ezberdinak direlako.
1995. urtean, Estatu Batuen Erakundeak honela definitzen du genero kontzeptua:
“Emakume guztien errealitatearen analisi-erreminta. Generoa, munduko gizarte guztiek gizon eta emakumeei dagokien funtzio, jarrera eta harremanak zehazteko erabiltzen duten forma da. Sexuak ezberdintasun sexualetatik ondorioztatzen diren aspektu biologikoei erreferentzia egiten dion bitartean, generoa ondorio politikoak dituen eta sozialki eraikitako emakume eta gizonen definizioa da. Naturak pertsona baten sexua zehazten du, pertsonen ezaugarri biologikoak dira, baina gizarteak generoa eraikitzen du”
Iturria: “Guía de formación para la participación social y política de las mujeres” de Luz Martín Ten y Rosa Escapa Garrachón, del Instituto de la Mujer. Ministerio de Trabajo y Asuntos Sociales. 2008
Entzunak izateko egin duten esfortzuari esker, emakumeek Historian haien bidea ireki dute eta beste historiak ikusgarriak eta baloratuak izatearen helburuan lagundu dute. Zentzu honetan, azken urteetan, esfortsu bikoitza egiten ari da: alde batetik, biografia nabarmena duten emakumeen izen bereziak zeintzuk diren jakitea, hots, identifikatu daitezkeenak; bestalde, emakume anonimoak, kolektibo bezala, historikoki elementu dinamizatzailea izan direla ikusgarri egitea eta baloratzea. Askotan abangoardistak izan dira eta momento erabakigarri eta kritikoetan parte-hartze kuota izan dute. Horrez gain, ezkutuko aurrerapen handiak eta emakumeen askatasuna mugatzen zituzten ohituren aldaketak bultzatu dituzte.
Nahiz eta oraindik ibilbide luzea falta, aurrerapen horiek mendebaldeko munduko emakume eta gizonek ezagutzen ditugun giza-eskubide eta zibilizazioaz gozatzea posible egin dute.
Gaur egun emakumeek gozatzen dituzten eskubideak mendeetan zehar horietariko askok eskubideak lortzeko egin dituzten esfortzuen ondorioa da. Historian zehar asko izan dira gizonen munduan hutsune bat lortzeko saiakerak egin dituzten emakumeak. Urteen igarotzearekin batera ohiturak haietariko askori esker (eta gizonen bateri esker) aldatu dira, apurka apurka gaur ezagutzen dugun gizartera heldu arte.
Hori dela eta, gaur egun, instituzioetatik, pentsatzeko eta jokatzeko modu berriak planteatzera eramaten duten hainbat lege eta iniziatiba ezarri dira. Horrela, gizarte parekideago baten lorpenerako beharrezkoak diren aldaketak eta transformazioak gertatuko dira, non emakumeek eta gizonek eremu publiko eta pribatura berdintasunean sartu ahal izango diren eta guztion lanak aintzat hartuko diren.
Zentzu honetan, ikerketa honek Hiribilduko emakumeen ezagutzak eskuratu nahi ditu, egin duten lana azaleratzeko asmoz. Horrez gain, emakumeek bizitzan zehar egiten dituzten betebeharrak nabarmendu eta gailendu nahi ditu.
Hiribilduko emakume guztiak izendatzea eta horien bizi-ibilbidea banan-banan deskribatzea ezinezkoa denez, ikerlan honetan horien talde bat izendatu eta gogoratu egiten da. Hauen bizitzak gainontzeko emakumeen adierazgarriak dira eta auzokideengatik gogoratuak.