1.885 – 1.967

PLENTZIAKO TREN GELTOKIKO DENDA ETA TABERNA-JATETXEAREN JABE

Mercedes Irala Barrenetxea 1885eko irailaren 24an Plentzian jaio zen.
Mercedesen aita gaztea zela hil zen eta familiak alabaren bat Francisco Garciarekin, aitaren ardurapekoarekin, ezkontzea erabaki zuen etxean laguntzeko eta familian gizon bat egoteko. Hori horrela izanda, Mercedes eta Francisco ezkondu ziren hark 16 urte eta honek 26 urte zituenean.

Bikotea ezte-bidaian Donostiara joan zen eta, haien arteko adin-desberdintasunagatik, hiriko autoritateek Franciscok Mercedes bahitu zuela pentsatu zuten. Horrela, Franciscok ezkontza gaua Gipuzkoako hiriburuko ziegan igaro zuen. Gertakari hori anekdota bihurtu zen autoritateek Plentziako tren geltokiko nagusia deitu zutenean, Hiribilduan telefonoa zuen pertsona bakarra, zeinak Mercedes eta Francisco “kristauki ezkonduta” zeudela erantzun zuen.

Bikoteak bi alaba, Antonia eta Mariana, eta lau seme, Eugenio, Enrique, Miguel eta Nicas izan zituen. Familia Mercedesen ilobekin, Begoña eta Marina, bizi zen tren geltokiaren ondoan zegoen baserri batean. Baserria handia zen, izan ere, etxebizitzaz gain, beheko solairuan korta eta txerriak hezteko txokoa zegoen eta lehenengo pisuan Mercedesen amak fundatu zuen denda eta taberna-jatetxea zegoen. Eraikinaren kanpoko aldean txerrientzako elikagaiak landatzen ziren ortua zegoen.

Pixkanaka, Mercedesen ondorengoak baserria utzi zuten eta, soilik, Nicas, Mariana eta Begoña eta Marina ilobak gelditu ziren negozioaren kudeaketarekin laguntzeko. Nahiz eta pertsona horien laguntza ezinbestekoa izan denda eta taberna-jatetxea aurrera ateratzeko, batez ere Mercedesek zuzentzen zituen: berak bezeroak artatzen zituen, salgaiak eta eskariak kontrolatzen zituen, kontabilitatea zeraman eta establezimenduaren funtzionamendurako beharrezkoa zen guztia egiten zuen.

Dendan hainbat jatorriko artikuluak saltzen ziren: zapatila eta abarketatik olio, lekari eta pastaraino. Dena oso kalitate onekoa. Zehazki, bakailaoa eremuko onenetarikoa izatearen ospea zuen, eta hori dela eta, Plentzia, Gorliz, Barrika, Urduliz eta Sopelako auzokoak dendara joaten ziren.

Mercedesen laneguna, urteko egun guztietan, goizeko 05.00etan hasten zen lehenengo trena, 05.40etakoa, hartzen zuten pertsonak zerbitzatzeko taberna irekitzen zuenean. Zioen bezala, lanera joan baino lehen gizonei zerbitzatzen zien kafea eta koparekin eguneko kutxarik onena egiten zuen. Bere lanaldia oheratzen zenean bukatzen zen, izan ere, familiaren zaintzaz eta etxeko lanez arduratzen zen.

Bere senarra, Francisco, tren geltokian lan egiten zuen eta, urtero, 6 edo 8 txerri hezten zituen. Neguko hil bakoitzean familiak txarriboda bat egiten zuen, baina txerria hiltzen zen egunean Francisco senideen etxera joaten zen hainbeste arretarekin hezi zituen txerrien oihuak entzutea ez baitzuen jasaten. Bestalde, familiako emakumeek, txerrien hilketaren ostean biltzen ziren eta lukainkak eta odolkiak egiten zituzten.

Betebeharrekin bukatu ondoren, Mercedesek tabernan askari-afari bat prestatzen zuen zeina Plentziako biztanleriak ikusmin handiarekin itxaroten zuen.
Txarribodaz gain, Mercedesek otxaradak prestatzen zituen, hau da, aza-hosto geruza bat zuten saski lauak ziren non txarribodatik lortzen ziren elikagaiak jartzen ziren. Saski hauek auzokoei oparitzen ziren jaso zen otxarada bat bueltatzeko, adiskidetasunagatik edo harremanak sendotzeko.

Mercedesek bere bezeria zaintzen bazekien. Urte haietan bizi zen egoera ekonomiko prekarioa kontuan hartuz, Mercedes ordainketekin malgua zen eta, batzuetan, trukea ere onartzen zuen. Plentziako itsasadarrean txitxardin ugari zeuden eta, Mercedes horiek oso ondo hiltzeagatik ezaguna zenez, jendea beregana jotzen zuen txitxardinak hil zitzala eskatzera. Lan honen truke, dirua jaso ordez, askotan hiltzen zituen txitxardin batzuk hartzearekin konformatzen zen.

Gauza bera gertatzen zen Plentziara oihalak saltzera eta sarritan Mercedesen tabernara bazkaltzera joaten ziren komertzialekin. Kasu honetan, ordainketa itxuran oihalak onartzen zituen, ondoren mahai-zapi, ohe-jantzi eta errezelak egiteko erabiltzen zituenak.

Mercedesen denda eta taberna Plentziako erreferentzia puntuan eta Hiribilduko auzokideen etxean ere bihurtu zen. Erosketak egiteko, edateko, gosaltzeko zein askaltzeko ateak denontzako irekita zeuden. Pertsona batzuk Bilborako trena hartu baino lehen, abarkak dendan uzten zituzten eta hirira joateko zapata egokiagoak jartzen zituzten; eta itzultzean abarkak jasotzen zituzten etxera oinetako erosoagoekin bueltatzeko.

Taberna Gorlizeko ospitalera joaten ziren pertsonentzako erreferentzian bihurtu zen, establezimenduaren kokapena zentro medikora zihoan autobusa itxaroteko aprobetxatzen zutelako.

Mercedes Irala Barrenetxea bere heriotza baino lehenagoko egun batzuk arte lan egin zuen. Aparteko indarra eta sakrifizio espiritua zuen emakumea zen, familiaz arduratu eta bizitza soziala eraikitzen zuen bitartean bere negozioak aurrera ateratzen zekiena. Plentziako eta inguruko udaletako auzokoen gogoan izango da beti.