1.928
Mercedes Manzanedo Arteta, Vicenta Arteta Zabala eta Dionisio Manzanedo Gutiérrezen alaba, Plentzian jaio zen 1928ko urriaren 18an.
Haurtzaroaren lehen urteetan zehar, Mercedes Goienkale kaleko etxe batean bizi zen bere ahizpa Rosario hil arte, izan ere, familiak beste etxebizitza batera lekualdatzea erabaki zuen egunero oroipen mingots horiei aurre egin behar ez izateko. Beraz, 1938an Barrenkale kaleko etxe batera lekualdatu ziren, zehazki gaur egun Mercedes bizi den etxebizitzara
Mercedes Plentziako Astilleroan zegoen eskolan ikasi zuen eta, txikitatik, aldi berean ikasi eta familiarentzako diru-sarrera txikiak ematen zituzten lanak egiten zituen: umeak zaintzeaz gain, Fullaondo ahizpek eskatzen zizkioten mandatuak egiten zituen. Batez ere, Fullaondo ahizpek lisatutako arropak etxez etxe banatzen zituen. Geroago, bere gurasoek ireki zuten txurro-dendan lan egiten hasi zen.
Mercedesen aita hil ostean, 1946. urtean, bere neba Florenciok txurro-dendaz arduratu zen eta Mercedes laguntzen jarraitzen zuen semeak izan zituen arte.
Gutxi gorabehera 26 urte zituenean, Plentziako Astillero Plazan antolatzen ziren jaietariko batean Iñaki Ondarrak, etorkizunean bere senarra izango zena, Mercedes dantzatzera atera zuen. Iñaki eta Mercedesek ezagutu eta hiru urte geroago ezkondu ziren, 1957ko azaroan. Bikote horretatik Iñaki, Alberto eta Jon jaio ziren.
Iñaki itsasgizona zen eta Bartzelonan portua zuen konpainia bateko itsasontzi batean lan egiten zuen. Handik New York edo Habana bezalako leku urrunetara bidaiatzen zuen. Hainbat urte geroago, portuz aldatu zuten eta Santanderren eta Balentzian lan egiten egon zen, baina bidai luzeak egiten jarraitzen zuenez, denbora luzez familiarengandik urrun egoten jarraitzen zuen, izan ere, urtero, gehienez, hilabete bateko oporraldia zuen. Egoera honen aurrean, Mercedesek bere senarrak portuan lan egiten zuen denboraldia bisita egiteko aprobetxatu egiten zuen.
1974an, Iñaki oporretan zegoenean eta lanera bueltatzeko egun pare bat baino falta ez zirenean, sukaldari bezala lan egiten zuen konpainiatik deitu zuten eta bere postura lehen bait lehen bueltatu behar zela esan zioten, petrolio-ontzi berri bat “inauguratuko” baitzuten. Egun batzuk geroago, Iñaki Ferrol del Caudillon, A Koruñan, zegoenean, afaldu ondoren gaizki aurkitzen zen eta infartu baten ondorioz, 50 urte zituela, 1974ko urriaren 10ean hil zen.Mercedes 7,11, eta 15 urteko hiru semeekin alargundu zen.
Familiaren gastuei aurre egiteko bere kabuz lan egin behar zuela bazekien, beraz, lana bilatzen hasi zen. Garai hartan, Florenciok bere gurasoen txurro-denda dagoeneko itxi zuen eta Gorlizko eritegian lan egiten zuen. Hori horrela izanda, Mercedeseri eritegian hainbat postu libre zeudela komentatu zion. Hala ere, postu horiek ez zuten Mercedes konbentzitzen ordu asko etxetik kanpo egotera behartuko baitzuen eta bere semeez ezin izango baitzen arduratu. Horrez gain semeak bere amarekin, Vicentarekin, uzteko aukera ez zuen posible ikusten pertsona nagusi batentzako lan gehiegi zelako. Beraz, guzti horregatik, Mercedes ordu gutxiagoko lanpostu bat bilatzea erabaki zuen.
Era berean, Mercedeseri Hiribilduko tabernetan hainbat enplegu eskaini zioten, baina oraingo honetan Vicenta izan zen lan egiten hasi baino lehen denbora gehiago itxaroteko konbentzitu zuena. Horrela, bere senarraren heriotza gainditu ahal izango zuen.
Urte haietan, Astilleroan, Plentziako Udaletxearen baxuetan, kontsultategi medikoa eraikitzen ari ziren eta Mercedes Udalera hurbildu zen langileria behar zuten galdetzeko. Bertan esan zioten norbait behar izatekotan berarekin kontaktuan jarriko zirela baina egun batzuk geroago kontsultategia zabaldu zuten eta ez zioten ezer komunikatu. Hortaz, enplegua bilatzen jarraitu zuen Udaletxeko idazkariak Mercedesen etxera hurbildu eta udaletik pasatzea eskatu zion arte. Hara iristerakoan, zeharkatzen ari zen egoera zela eta, lanpostua bat eman ziotela adierazi zioten.
Hasiera batean, Mercedes kontsultategian garbitzaile bezala lan egiten hasi zen, eta, handik gutxira, Canales Doktoreak harreran telefonoa erantzuten lan egitea eskatu zion. Hala ere, Mercedes emakume oso burutsua zela konturatu zenean, doktorearen ustez harrera-postua ez zen nahikoa Mercedesentzat eta bere laguntzailea izatea eskatu zion. Horrela, Mercedesek errezetak egiten eta pazienteak artatzeko beharrezko guztia ikasi zuen. Denborarekin, kontsultategia handitzen joan zen eta beste mediku baten zerbitzuak kontratatu zituzten, Ercoreca Doktorea. Mercedes mediku berriaren laguntzailea ere bazen eta, beraz, bien pazienteak artatu behar zituenez bere lanorduak hazi egin ziren. Horrez gain, Ercoreca Doktoreak ez zuenez ingurua ondo ezagutzen, etxez etxeko bisitak egin behar zituenean, bideak erakusteko asmoz, Mercedesek laguntzen zuen.
Mercedesek 47 urtetatik 65 urteetara arte kontsultategi medikuan lanean egon da. Enplegu hori oso gustukoa zuela gogoratzen du, etxetik hurbil zegoelako eta seme eta etxeko lanez arduratzeko denbora nahiko zuelako. Horrez gain, gauzatzen zuen lana liluratzen zuela eta, beste garai batean jaio izan balitz, medikuntza ikusiko lukeela baieztatzen du.
Gaur egun ere Mercedes bere familiaz arduratzen da, hura zainduz, artatuz eta bere esku dagoen guztia eginez. Familia aurrera ateratzeko aurkeztu zitzaizkion oztopo guztiei aurre egin zien emakume adoretsua, langilea eta borrokalaria da. Horrez gain, Hiribilduko pertsona guztiek ezagutzen eta maitatzen duten emakumea da.