1.903 - 1.998
Felipa Gobela de Barrenetxea 1903ko urtarrilaren 23an jaio zen Plentziako Junkera Baserrian, familia langile eta, garai hartarako, aberats batean.
Junkeras baserria edo Junkeras finka Asensio Barrenetxeak erosi zuen 1864. urtean. Asensio Ameriketan egon ondoren, zehazki modan zeuden Valparaíso y Santiago bezalako hiri txiletarretan egon ostean, bere jaioterrira, Euskadira, bueltatu eta Plentziako hirigunea baino lehen zeuden zalditegi eraikuntza bat eta hainbat zelai eta mendi erosi zituen, Butroi itsasadarraren alboan.
Asensio de Barrenetxea eta Felipa Esesumagaren arteko ezkontzaren ondorioz hainbat seme-alaba jaio ziren. Horien artean Isabel de Barrenetxea nabarmendu beharra dago; bere gurasoen ondasunen oinordekoa eta Juan Gobela Ibargurengoitia maruritarrarekin ezkondu zena. Ezkontza honen ondorioz lau alaba jaio ziren: María, Felipa, Manoli eta Juana. Juan eta Isabelek elikagai nahiko zituzten lan eginda eta oinordekoan lortutako diruagatik eta laborantzagatik. Hori horrela izanda, eta garai hartako beharrizanak (gosetea, oinarrizko elikagaien falta, diru eskasia eta abar) kontuan hartuz, bikoteak astean behin Plentziako hainbat familiei bere etxean jaten emateko konpromisoa hartu zuen. Hortaz, Gobela-Barrenetxea familiak Saturnino González seme bezala hartu zuten.
Plentziako hainbat familia Junkeras baserrian gosea kendu zuten. Gaur egun, oraindik ere pertsona horien seme-alaba eta bilobak Juan eta Isabelen ondorengoak kaletik gelditzen dituzte guzti hori gogoratzeko eta eskerrak emateko asmoz.
Aipatzekoa da herriko familia batek, Feliparen gurasoak hil zirenetik eta haiek hil arte, egunero Plentziako Kanpo Santura hurbiltzen zirela loreak zaintzera eta aldatzera behar garaian haiek elikatu izanagatik.
Felipa, bere anai-arrebak bezalaxe, eskola heziketa etxean jaso zuen eta bere eguneroko betebeharrekin konbinatzen zituen, hau da, laborantza, salgaiak, aziendaren zaintza eta nekazaritza orokorrean.
Baserri lanak dedikazio berezi eta handia behar zituztenez, sei edo zortzi zerbitzari eta bi edo hiru “neskatilen” laguntza zuten, alde batetik, nekazaritzarako eta, bestetik, etxearen eta gonbidatuen zaintzarako.
Aldi berean, merkatu eta azoka garaia heltzen zenean, Felipa bere ahizpa eta gutxi gora behera bost zerbitzariekin batera Portugaleten eta Bilbon ospatzen ziren nekazal - eta abere-azoketara hurbiltzen zen salgaiak saltzeko helburuarekin. Junkeras baserritik tren geltokiraino errepidea asfaltatu gabe zegoen, hortaz, salgaiak gabarra batean errekan zehar jaisten zituzten edo lokatzez beteriko bideetatik ibiliz.
1922. urtean, Urdulizeko Mendiko-Etxean bizi zen Juan Fano Olearekin ezkondu zen. Ezkontza honen ondorioz Isabel Fano Gobela (1926 – 2011), Carmen Fano Gobela (1928 – 1971), Olvido Fano Gobela (1929), Juan Antonio Fano Gobela (1930 – 2008) eta Luis Fano Gobela (1934) jaio ziren.
Bikotearen seme-alabak eskola heziketa jaso zuten eta, haien amak gaztaroan egin zuen bezala, baserriko eginbeharretan ahal bezain beste lagundu zuten.
Euskadin Espainiako Gerra Zibila igarotzean (1936-1937), Juan eta Felipak, beraien seme-alabekin batera, haien buruak eta ganadua bando nazionalaren (frankista) eraso eta Plentziak jasandako abiazio italiar-fazistaren bonbardaketetatik babesten zituzten. Feliparen hainbat ahizpa eta bere gurasoek Junkerasen gelditu ziren beraien familiekin batera jabetzak zaintzen, arpilatzeak eta espoliazioak jasan ez dezaten.
Feliparen gurasoak hiltzerakoan, lau ahizpek eta Saturninok (Turin), baserriaren jabetzak eta bakoitzarentzako diru kopuru bat jarauspenean jaso zuten.
Felipak bere bost seme alaben zaintzaz arduratzen zen bitartean, bere senarrak etxeko lanak egiten zituen, beti ere, Feliparen laguntzarekin batera. Zeregin horietariko bat, herriko etxeetatik esnea banatzea zen.
Juan Fano 77 urte zituela hil zen, 1975. urtean. Beraz, Felipak bost seme-alabekin alargun gelditu zen. Azken horiek, adina zela eta, beraien kabuz bizitzeko gai ziren, denak ezkonduta zeuden. Hori horrela izanda, Felipak Juan Antonio 1989. urtean sortu zuen nekazaritza eta abeltzaintza ustiaketan laguntzen hasi zen. Ustiaketa hori Euskal Herriko sendo eta oparoenean bilakatu zen. Bilboko (Itsaslur) erakustazokan ospatzen ziren abere eta behi edertasun txapelketak hamar aldiz jarraian irabazi zituzten.
Horrela, Junkeras baserriko 120 abere buruk baino gehiagok ematen zuten esnearen ospe eta kalitateari esker, Plentziako Erribera kalean denda bat irekitzea erabaki zuten. Bertan, baserriko animalietako mota guztietako produktuak saltzen ziren, eta noski, esne freskoa. “Junkeras esnetegiak” eskualde guztian famatua izan zen eta, batez ere, Plentzian non urte osoko biztanleak zein udatiarrak esnetegi horretara erosketak egitera joaten ziren.
Felipak Plentziako esne banatzaile ospetsua bilakatu zen, etxe, supermerkatu eta eskolak hornituz.
Herriko jendeak eta Bilboko udatiarrak Felipari zioten maitasunari esker, Junkeras baserrian hainbat jai eta askari egiten ziren, beti ere Felipa anfitrioi izanda. Hainbat pertsona, hitz eta barre egiteko, gau-jai atsegina igarotzera gonbidatuak ziren.
Felipa bere jaiotza ikusi zuen etxean, Junkeras Baserrian, zendu zen 95 urte zituela, 1998ko uztailaren 18an.