1.875 - 1.963
Camila Bilbao Atxarloza Bilbon jaio zen 1875. urtean. Oso gaztea izanda, Pedro Imazekin, Pedrin bezala ezaguna, ezkondu zen. Bi seme eta bi alaba izan zituzten. Familia umila zen, bizi zuten garaiaren egoeren ondorioz gogor la egin behar izan zuen familia.
Pedrin, beste hainbat profesioen artean, musikaria zen eta, noizean behin, Plentziako Ontziolaren pergolan jotzen zuen Hiribilduan jai giroa sortzeko asmoz.
Camila saltzailea zen, hau da, Plentziako elizaren plazan zegoen merkatuan arrainak saltzen zituen. Batzuetan, egunsentiarekin batera esnatzen zen eta, arrainez betetako saskia hartuta, Bilborako bideari ekiten zion bertan saltzeko asmoz.
Merkatuetan saltzeaz gain, Camila Plentziako txerrien hilketak egiteagatik ezaguna zen. Batez ere, lan hori egiterakoan oso garbia izateagatik gogoratua zen, bezeria anitza eman zion ezaugarria.
Hiribilduan Camilari buruz gogoratzen den pasadizo bat hurrengoa da: behin, Camilak txerri batentzako janaria garbitzen zuen bitartean, bere iloba hurbildu zitzaion eta galdetu zion ea zer dela eta garbitzen zuen janari hori, egun gutxiren buruan, txerri hori hil egingo bazuten. Hark, ohiko sinpletasun eta zentzuarekin, erantzun zion bere betebeharra animalia horiek zaintzea zela izan ere, etorkizun hurbil batean, animalia horiek bere elikagai bihurtuko zirelako.
Camila gaztea zela alargun gelditu zen eta, hori dela eta, bere familia aurrera atera behar izan zuen lan eta esfortzu handiarekin eta hainbat zoritxarrei aurre egin behar izan zizkion. Bere seme eta alaba baten heriotzak bizi zituen: lehenengoa teilatu bat konpontzen ari zela istripu bat izan zuen eta bigarrena gaixotasun baten ondorioz hil zen, buru ezgaitasun motaren baten ondorioz.
Hala ere, zailtasunen garaia bere semeak Ontzi-enpresan lana aurkitu zuenean amaitu zen. Handik aurrera, Pedroren soldata Camilak saltzaile bezala lortzen zituen diru sarrerei gehitzen zen eta honela bere familiak kezka gutxiagorekin bizi ahal zen.
Camila Bilbao Atxarloza, amantal beltza janzten zuen eta ilea motots batean jasoa zeraman emakume euskalduna, pertsona alai bat bezala gogoratua izango da, nahiz eta egoera gogor ugariei aurre egin behar izan aurpegian irribarre amaigabe bat zuen emakumea bezala.