LEHENENGO HAURTZAINDEGIA IREKITEN DUTE PLENTZIAN

Charo eta Mª Jesús Madariaga Oleaga plentziatarrak dira.

Biek hiru urteetatik, Monjas Religiosas Franciscanas de San Antonio Ikastetxean, Plentzian, ikasi zuten. Eskolan ikasketak bukatzerakoan, Charok Bilbon irakasle-ikasketak estudiatzea erabaki zuen. Karrera bukatzerakoan txikitan ikasi zuen ikastetxean irakasle bezala lan egiten hasi zen.

Hiru urtez irakasle bezala lan egin ostean zentrua itxi zuten, hala ere, handik gutxira, Colegio Parroquial San Pio X ireki zuten Plentzian, zeinean Charok ezkondu arte lanean egon zen. Ezkontza ondoren, gutxi gorabehera bi edo hiru urte lan egin gabe egon zen.

Bitartean, Mª Jesús, bere ahizpa bezala, irakasle-ikasketak Bilbon gauzatu zituen. Honek ikasketak bukatu zituenean, Madariaga ahizpek, biak bizi ziren etxe - blokearen beheko solairuan, haurtzaindegi bat irekitzea erabaki zuten.

Haurtzaindegiak 1968. urtean ateak ireki zituen eta Gaminiz Ikastetxea deitzen zen, Gaminiz Plaza alboan aurkitzen baitzen. Bertara hiru eta sei urte bitarteko umeak joaten ziren. Familiei neurrizko prezioa kobratzen zieten, izan ere, ahizpen helburu nagusia edozeinek bere seme-alabak zentruan matrikulatzea zen, egoera ekonomikoa edozein izanda ere. Horrez gain, laguntzaren premian zeuden familia horientzako bekak ere bazituzten. Haurtzaindegira ondoko herrietako umeak joaten ziren. Eskaera izugarria zen eta, beraz, batzuetan, ezin zioten horri aurre egin eta ezin zituzten ume guztiak onartu, guztientzako tokirik ez zegoelako.

1995. urtean, Madariaga ahizpek lan egiteari uzteko erabakia hartu zuten eta Gaminiz Ikastetxea ateak itxi zituen.
Charo eta Mª Jesúsen inguruan hitz egiterakoan hauen profesionaltasuna, interesa eta dedikazioaz gain, hurrengo belaunaldiek etorkizun duin bat izateko zuten kezka nabarmentzea beharrezkoa da.